Bilbao Athleticen aurkariak 2026/27ko Lehen Federazioan

Bilbao Athleticen aurkariak 2026/27ko Lehen Federazioan

Zuri-gorrien filiala Mendebaldeko Dibisioan kokatu da, eta Galiziako (5), Euskal Herriko (3), Gaztela eta Leongo (5), Extremadurako (4), Asturiasko (1) eta Errioxako (1) taldeen aurka jokatuko du

Bilbao Athleticek dagoeneko ezagutzen ditu Lehen Federazioko denboraldi berri eta zorrotz berri baterako aurkariak. Zuri-gorrien filialak I. Multzoan (Mendebaldeko Dibisioa) parte hartuko du. Bertan, Euskal Herriko lau talde, Galiziako bost, Gaztela eta Leongo bost, Extremadurako lau, Asturiasko bat eta Errioxako beste bat egongo dira. 

Hauek dira Bilbao Athleticek aurrez aurre izango dituen taldeak:

  • AD Mérida (Extremadura)
  • Arenas Club (Euskal Herria)
  • Barakaldo CF (Euskal Herria)
  • CD Coria (Extremadura)
  • CD Extremadura (Extremadura)
  • CD Lugo (Galizia)
  • CD Mirandés (Gaztela eta Leon)
  • CP Cacereño (Extremadura)
  • CyD Leonesa (Gaztela eta Leon)
  • Pontevedra CF (Galizia)
  • Racing Ferrol (Galizia)
  • RC Deportivo Fabril (Galizia)
  • Real Avilés (Asturias)
  • Real Unión Club (Euskal Herria)
  • SD Ponferradina (Gaztela eta Leon)
  • UD Logroñés (Errioxa)
  • UD Ourense (Galizia)
  • Unionistas de Salamanca CF (Gaztela eta Leon)
  • Zamora CF (Gaztela eta Leon)

Kontsultatu kategoriaren osaketa osoa hurrengo irudian: