Edin Terzićek Athleticen egunerokoan murgiltzen jarraitzen du

Edin Terzićek Athleticen egunerokoan murgiltzen jarraitzen du

Lezama eta San Mames ezagutu ondoren, presidenteak Ibaiganeko Jauregia erakutsi dio. Bertan, bere laguntzaileekin batera, Klubeko langileak agurtu ditu

Edin Terzićek Athletic Cluben funtzionamendua gertutik ezagutzen jarraitzen bere lehen egunotan, Klubaren egunerokora maitasunez hurbilduta.

Lezamako eta San Mameseko instalazioak ezagutu eta bertan lan egin ondoren, teknikariak Ibaiganeko Jauregia bisitatu du Jon Uriarte presidentearekin batera. Bere lantaldeko kide batzuek lagunduta, Klubeko langileak agurtu ditu, eta egoitza sozialetik erakundearen egunerokoa gertutik ezagutzeko aukera izan du. Bisitak oso inpresio ona utzi dio entrenatzaile alemaniarrari.

Gainera, Terzicen bisitak bat egin du Victor Martin emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile berriaren aurkezpenarekin eta, horrenbestez, bi teknikariek solasaldi labur bat partekatu dute presidentearekin batera.