
2026/27 denboraldiko bidaietarako arropa bilduma berria
2026/27 denboraldiko bidaietarako arropa bilduma berria
Dagoeneko salgai dago 2026/27 denboraldiko bidaietarako bilduma berria, denda fisikoetan zein online.
Athletic Clubek, Castorerekin batera, 2026/27 denboraldirako bidaietarako arropa bilduma berria aurkeztu du.
2026/27 BIDAIETARAKO ARROPA BILDUMA
Berde botila koloreko jantziak dagoeneko eskuragarri daude Klubaren denda ofizialetan eta online dendan.
Lehoiek uztailean, denboraldi-aurrea hastearekin batera, estreinatuko dute bidaietarako arropa berria, eta 2026/27 denboraldiko joan-etorri guztietan erabiliko dute.
Bildumak honako jantzi hauek biltzen ditu: kamiseta teknikoa, kaputxadun jertsea, poloa, praka motzak eta praka luzeak, biak ala biak poltsikodunak. Jantzi guztiak berde botila kolorekoak dira, Athletic Cluben ezkutuaren eta Castoreren logotipoaren xehetasunak zuriz dituztela.
- Etiquetas:
- Castore
