.png)
Athletic Academy taldeak, kimu mailan ere
Athletic Academy taldeak, kimu mailan ere
Benjamin kategorian izena emateko epea ireki ondoren, 2015ean eta 2016an jaiotako eta datorren denboraldian Athletic Academy taldeetako kide izan nahi duten jokalariei ere epea irekiko zaie

.png)
Athletic Club Academyren entrenamendu- eta lehiaketa-taldeek aurrera jarraitzen dute, eta joan den ekainaren 4an benjamin mailako izen-emateak ireki ondoren, aste honetan kimu kategoriaren txanda iritsi da.
2015ean eta 2016an jaiotako jokalari guztiek, datorren denboraldian Athletic Academyko kimu taldeko kide izan nahi badute, dagoeneko eman dezakete izena eta uztailaren 22an, asteazkenez, egingo den hautaketa-saioan parte hartu ahal izango dute.
Athletic Club Academyk, Athletic Cluben futbol eta prestakuntza integraleko akademia berriak, beste urrats bat eman du bere abiarazte estrategian, Athletic Academy taldeetan kategoria berri bat gehituz: kimu maila.
Beraz, joan den denboraldian Eskolan -Athletic Club Academyren futbol eskolan- parte hartu zuten kategoria horretako neska-mutilek Athletic Academy taldeetan izena emateko eta Bizkaiko eskolarteko ligan lehiatzeko aukera ere izango dute.
Benjamin mailan bezala, kimuen jarduera osoa Lezamako instalazioetan egingo da, etxeko partidak bertan jokatuz eta astean bi entrenamendu eginez:
- Astearteetan, 19:00etatik 20:30era
- Ostiraletan, 19:00etatik 20:30era
Futbolarien hautaketa-prozesua benjamin kategoriarako
Era berean, joan den ostiralean, ekainaren 26an, 2017an eta 2018an jaiotako eta izena eman duten jokalarien lehen hautaketa-prozesua egin zen.
Benjamin kategoriarako izena emateko epea zabalik dago oraindik, eta Athletic Club Academyk izena ematen duten futbolari berriei jakinaraziko dizkie euren balizko sarrerari buruzko hurrengo urratsak.
ATHLETIC ACADEMY BENJAMIN MAILA
Prestakuntza-eredu propioa, Athleticen ADNarekin
Benjamin eta kimu taldeak Athletic Club Academyk berak diseinatu eta kudeatuko ditu osorik, eta Klubeko entrenatzaileak izango dituzte. Horrela, prestakuntza koherentea, etengabea eta metodologia zuri-gorriarekin lerrokatua bermatuko da.
Talde hauek ez dira Athletic Cluben harrobiko parte izango, baizik eta haren Fundazioaren barruan egongo dira. Hala ere, guztiek esentzia bera partekatuko dute: futbola ulertzeko modu komuna, exijentzian, garapen progresiboan eta futbolari bakoitzaren hazkunde pertsonal eta kirol arlokoan oinarritua, maila handiko prestakuntza-ingurune batean.
Ekipamendua
Matrikulak Athletic Academyren ekipamendu ofizial osoa barne hartzen du:
- Athletic Academyren bi joko-ekipazio ofizial: etxeko talde gisa jokatzeko ekipazio osoa eta kanpoko talde gisa jokatzeko ekipazio osoa.
- Athletic Academyren entrenamendurako arropa ofiziala: kirol-jertsea, mahuka motzeko bi kamiseta, praka motzak, galtzerdiak, euritakoa eta motxila.
- Txandala eta parka.
Garraio-zerbitzua eskuragarri
Garraio-zerbitzua familien joan-etorriak errazteko eta Athletic Academy taldeetako aste barruko entrenamenduetara modu erregularrean joatea antolatzen laguntzeko pentsatuta dago.
Garraio-zerbitzua honako leku hauetan egongo da eskuragarri, Lezamarekin lotura eskainiz:
- Eskuinaldea (geldialdiak: Berango, Algorta, Areeta, Leioa eta Erandio)
- Ezkerraldea (geldialdiak: Trapagaran, Santurtzi, Portugalete, Sestao, Barakaldo eta Gurutzeta)
- Bilbo (geldialdiak: La Peña, Miribilla, Autonomia, San Inazio, Deustu eta Santutxu)
- Durangaldea (geldialdiak: Zaldibar, Elorrio, Durango eta Amorebieta)
- Nerbioi (geldialdiak: Basauri, Ariz, Etxebarri, Galdakao eta Usansolo)
_*Athletic Club Academyk zerbitzua bertan behera utzi ahal izango du. Kasu horretan, erabiltzaileari garraio-zerbitzu horrengatik ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaio.
