
Bilbao Athleticek etxetik kanpo ekingo dio denboraldiari Zamora CF taldearen aurka
Bilbao Athleticek etxetik kanpo ekingo dio denboraldiari Zamora CF taldearen aurka
Bittor Llopisen taldeak denboraldi berria hasiko du Lehen Federazioan abuztuaren 30eko asteburuan Ruta de la Plata futbol zelaian
Bilbao Athleticek, Bittor Llopis buru duela, dagoeneko ezagutzen du Lehen Federazioko denboraldi berrirako egutegia (1. multzoa). Lehoikumeek Zamora CF taldearen aurka jokatuko dute lehen jardunaldian, etxetik kanpo, abuztuaren 30eko asteburuan. CYD Leonesaren aurka amaituko dute lehia, etxetik kanpo ere, maiatzaren 23ko asteburuan.
Bilbao Athleticekin batera, Euskal Herriko beste hiru taldek futbolaren brontzezko maila partekatuko dute: Arenas Clubek, Barakaldo CFk eta Real Unionek. Guztira, sei derbi izango ditu bigarren talde zuri-gorriak.
2026/27 DENBORALDIKO BILBAO ATHLETICEN PARTIDEN ZERRENDA
DENBORALDIKO PRIMERA FEDERACON TXAPELKETAREN 1. MULTZOKO EGUTEGI OSOA
- Etiquetas:
- Bilbao Athletic
