
Lehoiek etxean hasi eta amaituko dute 2026/27 denboraldia
Lehoiek etxean hasi eta amaituko dute 2026/27 denboraldia
Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldeak Victor Martinen aginduetara ekingo dio denboraldi ofizialari Lezaman, FC Badalona Women taldearen aurka, eta etxean bertan amaituko du liga, Madrid CFF-en aurka


Athletic Clubek badaki jada 2026/27 Liga F Moeve denboraldiko egutegia. Victor Martinen taldeak Lezaman ekingo dio denboraldi berriari, FC Badalona Women taldearen aurka, abuztuaren 30eko asteburuan. Era berean, lehoiek etxean agurtuko dute txapelketa, maiatzaren 30eko asteburuan, Madrid CFF hartuta.
Real Sociedaden aurkako euskal derbiak azaroaren 15ean jokatuko dira Donostian (11. jardunaldia) eta otsailaren 14an Lezaman (20. jardunaldia). SD Eibarren aurka, Athleticek irailaren 20an jokatuko du Ipuruan (4. jardunaldia), eta maiatzaren 9an hartuko du talde armagina Lezaman (28. jardunaldia). Bestalde, Deportivo Alavesen aurkako neurketak abenduaren 9an izango dira Lezaman (13. jardunaldia) eta maiatzaren 2an Gasteizen (27. jardunaldia).
