Edin Terzićen aurkezpen ofiziala

Edin Terzićen aurkezpen ofiziala

Athletic Cluben entrenatzaile berria uztailaren 7an aurkeztuko dute San Mamesen

Edin Terzić Athletic Clubeko entrenatzaile berria ofizialki aurkeztuko dute uztailaren 7an, asteartez, San Mamesen (13:00etan), Lezaman lehen taldeko jokalariekin aurrez aurreko lehen harremana izan ostean.

Teknikari alemaniarrak komunikabideen aurrean hitz egingo du Jose Iragorri prentsa aretoan, Jon Uriarte presidentearekin eta Mikel Gonzalez Futbol zuzendari nagusiarekin batera. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da Klubaren kanal ofizialen bidez.