Athletic Clubek eta SD Eibarrek lagunartekoa jokatuko dute Zamudion

Athletic Clubek eta SD Eibarrek lagunartekoa jokatuko dute Zamudion

Elkarren aurka arituko dira Gazituagako zelaian uztailaren 25ean, larunbatean, 19:00etatik aurrera

Athleticek eta SD Eibarrek denboraldiaurreko lagunartekoa jokatuko dute Gazituagan (Zamudio) uztailaren 25ean, larunbata, 19:00etatik aurrera. Familia zuri-gorriarentzat ezagunak diren hainbat aurpegi egongo dira lehian. Adierazgarriena, Jokin Aranbarrirena, talde armaginaren entrenatzaile izendatu baitute Bilbao Athleticen amaitu berri duen aroaren ostean.

Horrez gain, Peru Nolaskoain, Javi Marton, Adu Ares eta Jon Guruzeta (Lezamako jokalari ohia eta Gorka Guruzetaren anaia) ere armaginen taldean daude.

Hauxe da, orain arte, Athleticen udako lagunartekoen egutegia:

  • Uztailak 15, asteazkena: CD Derio – Athletic Club (La Florida, 19:30ean) 
  • Uztailak 18, larunbata: SD Leioa – Athletic Club (Sarriena, 19:30ean) 
  • Uztailak 22, asteazkena: Sestao River Club – Athletic Club (Las Llanas, 19:30ean)
  • Uztailak 25, larunbata: Athletic Club – SD Eibar (Gazituaga, 19:00etan)
  • Uztailak 29, asteazkena: Real Racing Club - Athletic Club (Laredo, 19:00etan)
  • Abuztuak 1, larunbata: Burgos CF - Athletic Club (El Plantio, 19:00etan)