Eneko Ebrok eta Athletic Clubek zuten lotura eten da

Eneko Ebrok eta Athletic Clubek zuten lotura eten da

Denboraldi honetan zehar FC Cartagenan utzita aritu den harrobiko taldeko atzelaria talde zuri-gorriarekin taldea uzteko akordio batera iritsi da

23 urteko atzelaria den Eneko Ebrok bukatutzat eman du Athletic Cluben osatutako etapa, talde zuri-gorriarekin akordioa lortu eta gero.

Jokalari bilbotarra alebin adinean iritsi zen Lezamara, eta Primera Federacion mailan Bilbao Athleticekin 23 partida jokatu eta gol bat sartu duelarik bukatuko du bere aroa.

Talde zuri-gorriak eskerrak eman nahi dizkio jokalariari urte hauetan zehar izan duen konpromiso eta dedikazioagatik, eta zorterik onena opa dio, bai etorkizun pertsonalean, bai profesionalean.