
Lehen taldea |
Athleticen 2026/27 denboraldiko lehen eguna Lezaman
Athleticen 2026/27 denboraldiko lehen eguna Lezaman
Jokalariek Edin Terzić eta haren lan-taldea ezagutu dute, eta denboraldi-aurreko ohiko azterketa mediko eta proba fisikoak egin dituzte
Edin Terzićren aroa abiatu da Lezaman. Lehen taldeko jokalariek entrenatzaile alemaniar berria eta haren laguntzaileak ezagutu dituzte udako atsedenaldiaren osteko lehen hartu-emanean.
Gaur eta bihar, asteartea, lan-dinamika bera izango da: Klubeko zerbitzu medikoekin eta IMQren gainbegiraketapean egingo diren ohiko azterketa medikoak eta proba fisikoak.
Asteazkenera arte, uztailaren 8ra arte, ez dute jokalariek lehen entrenamendu bateratua egingo Lezamako zelaietako belar gainean.
