Carmelo Cedrun handia zendu da
Athleticeko atezain mitikoak Liga bat (1955/56) eta hiru Kopa (1954/55, 1955/56 eta 1957/58) lortu zituen, azkena Hamaika Abarkadunen balentriaz gogoratzen dena
Carmelo Cedrun, zuri-gorrien historiako elezahar handienetako bat, 95 urterekin hil da. Amorebieta-Etxanoko atezain mitiko eta Athletic Cluben ohorezko bazkideak talde zuri-gorriaren garai loriatsuenetako baten protagonista izan zen ate zuri-gorria defendatu zuen 14 denboraldietan.
Bere palmaresean bost titulu daude: Liga bat (1955/56), hiru Kopa (1954/55, 1955/56 eta 1957/58) eta Eva Duarte Kopa bat (1950), Superkoparen aitzindaria. Titulu horietako batek, 1958ko Kopak, Athleticeko talderik ospetsuenetako bat bataiatu zuen, Hamaika Abarkadunak izenekoa, bere zelaian bertan Real Madrid ahalguztiduna mendean hartu zuen talde txapelduna, alegia.
Carmelo Cedrunek 404 partida jokatu zituen guztira eta 1951ko apirilaren 15ean debutatu zuen San Mamesen Sevilla FC taldearen aurka. Gainera, Jose Angel Iribar klubeko beste mito handi bati eman zion lekukoa, eta hark ordezkatu zuen Rosaledan, CD Malagaren aurkako partida, 1962an.
Iñaki Williamsek ondu zuen segidan jokatutako neurketen errekorra
Carmelo Cedrunek Athleticekin Ligan jarraian jokatutako partiduen errekor hura 2019. urtera arte mantendu zuen. 132 izan ziren jarraian kateatu zituen neurketak, 1952 eta 1957 bitartean. Marka hori Iñaki Williamsek bakarrik gainditzeko ahalmena izan zuen, eta zaleek omenaldi hunkigarria egin zioten Cedruni San Mamesen, 2019an lehoiek Granada CF taldearen aurka jokatu zuten partidaren aurretik.
1962an Txileko Munduko Txapelketara bidaiatu zuen Espainiako selekzioaren espedizioko kide ere izan zen Cedrun. Munduko txapelketa hartako lehen bi partiduetan titular izan zen. 1954ko martxoan debutatu zuen Turkiaren aurka eta 12 partida gehiago jokatu zituen.
Andoni Cedrunen, Athleticeko beste atezain baten aita, Carmelo Athleticen historiako mito handienetako bat izango da. Gugan bego.
Erlazionatutako jokalariak


