
Carmelo Cedrunen oroimeneko ekitaldiak
Carmelo Cedrunen oroimeneko ekitaldiak
Hileta-elizkizuna uztailaren 8an, asteazkenean, izango da, 19:00etan, Durangoko Uribarriko Santa Maria Basilikan, eta taldeak besoko beltza eramango du etxean jokatuko duen ligako lehen partidan. Bertan, Katedralak minutu bateko isilune eta txalo zaparradarekin agurtu ahal izango du atezain mitikoa
Hala nahi duten athleticzaleek Carmelo Cedrun Athletic Clubeko Ohorezko Bazkideari azken agurra ematera hurbildu ahal izango dira asteazken honetan, uztailaren 8an, 19:00etan, Durangoko Uribarriko Santa Maria Basilikan egingo den hileta-elizkizunean.
Bere oroimena ohoratzeko, gizonezkoen lehen taldeak, gainera, besoko beltzak eramango ditu Athletic Clubek San Mamesen etxean jokatuko duen 2026/27 LaLigako lehen partidan, Munduko Txapelketa dela eta oraindik behin betiko konfirmatzeke dagoen egutegiarekin.
Partida hori Katedralean hasi baino lehen, minutu bateko isilunea egingo da, eta txalo egingo zaio atezain mitikoari azken errekonozimendu gisa.
Azkenik, datorren asteazkeneko denboraldiaurreko lehen entrenamenduan, gizonezkoen lehen taldeak minutu bateko isilunea egingo du Hamaika Abarkadunen taldeko atezain ospetsuaren omenez.
Erlazionatutako jokalariak

