Ibai Sanz, Cordoba CF taldera utzita
Harrobiko taldeko goleatzaileak pauso berri bat emango du bere prestakuntzan LaLiga Hypermotion mailako taldean jokatuta
Athletic Clubek eta Cordoba CF taldeakk akordioa lortu dute datorren denboraldian Ibai Sanzek lagatuta joka dezan. Aurrelariak pauso berri bat emango du bere prestakuntzan, Bigarren Mailako talde batean jokatuko duelarik.
23 urteko Ibai Sanzek 20 gol sartu ditu Bilbao Athleticen azken bi denboraldietan guztira jokatu dituen 73 partidatan. Hau da, ikasturte bakoitzean 10 goleko marka lortu izan du. Barakaldo CF taldetik Lezamara gaztetan iritsi ondoren, SD Gernikan eta Sestao Riverren utzita izan zen, bere garapenean hazten joan zedin.
Erlazionatutako jokalariak


