Ibon Sanchez, Cadiz CFra

Ibon Sanchez, Cadiz CFra

Athletic Clubek diru kopuru bat jasoko du salmentagatik eta helburuen araberako aldagai ekonomikoak, etorkizuneko salmentaren ehuneko bat, lehentasunez erosteko eskubidea eta berrerosteko aukera gordeko ditu

Athletic Clubek eta Cadiz CFk akordioa lortu dute Ibon Sanchezek talde andaluziarrean joka dezan. Bilbao Athleticen kapitainaren salmentagatik kopuru finko bat jasotzeaz gain, Athleticek helburuen araberako aldagai ekonomikoak, etorkizuneko salmentaren ehuneko bat, lehentasunez erosteko eskubidea eta berrerosteko aukera gordeko ditu.

Ibon Sanchezek (22 urte) 99 partida jokatu ditu Bilbao Athleticekin, eta hamaika gol sartu ditu. Getxoztarrak joan den denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, UEFA Champions Leagueko Borussia Dortmunden aurkako neurketan, Signal Iduna Parken. Futbolaria kadete mailan iritsi zen Lezamara, Romo FC taldetik.

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio jokalariari Lezaman egin duen ibilbide osoan erakutsitako konpromiso eta dedikazioagatik, eta zorterik onena opa dio bere etorkizun pertsonal zein profesionalean.