
Terzić: “Garrantzitsuena klub bakar honen pasioa eta nortasuna babestea da”
Terzić: “Garrantzitsuena klub bakar honen pasioa eta nortasuna babestea da”
Jon Uriarte presidenteak eta Mikel Gonzalez Futbol zuzendari nagusiak ongietorria eman eta Athleticeko entrenatzaile berria aurkeztu dute
Gaur eguerdian, San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan, Edin Terzićen Athletic Clubeko hurrengo bi denboraldietarako entrenatzaile berriaren aurkezpena egin da: historiako 52. teknikaria, ekitaldiaren hasieran eman dioten elastiko zuri-gorriaren dortsalean agertzen zen bezala.
Jon Uriarte presidentearen eta Mikel Gonzalez Futbol zuzendari nagusiaren ongietorrien ondoren, teknikari alemaniarra Athleticzaleari zuzendu zaio eta bere lehen hitz publikoak euskaraz izatea nahi izan du: "Eskerrik asko. Oso pozik nago hemen egoteagatik. Aupa Athletic!".
Jarraian, ingelesez, esker oneko mezu xume bat helarazi du: "Harrigarria izan da ongietorria emateko modu adiskidetsu, hezi eta irekia. Gauza on asko entzuten ditugu Klubari buruz, hiriari buruz, baina onartu behar dugu, iritsi ginenetik, are gehiago dela sentitu duguna. Eskerrik asko horrela hartzeagatik. Oso pozik gaude hemen egoteagatik".
Jon Uriarte: "Klub berezi bat ikusi duzu Athleticen"
Athletic Clubeko presidenteak, agerraldiaren hasieran eta Terzić-i ongietorria eman aurretik, Carmelo Cedrun hil berriaren omenezko hitzak eskaini ditu. Ohorezko Bazkidea da Cedrun, Hamaika albarkarietako atezain mitiko eta bikainetako bat.
"50eko hamarkadan Athleticen garai loriatsuaren protagonista izan zen atezain mitikoa, beti maitasunez eta esker onez gogoratuko duguna. Gugan bego, Carmelo", aldarrikatu du Uriartek.
Carmelori aitortza egin ondoren, honela mintzatu zaio presidentea entrenatzaile berriari: "Garbi daukagu, aulkietara itzultzeko aukeratu bagaituzu, Athleticen klub berezi bat ikusi duzulako dela. Gure aldetik, zure baitan futbolerako eta dinamizaziorako potentzial handia ikusi dugu. Eta, batez ere, lehen egunetik ilusioa Athleticena bezalako erronka ezberdin eta motibagarriarengatik".
Eta alemanezko ongietorri hitz batzuekin amaitu du bere hitzaldia: "Herzlich Willkommen in deinem neuen Zuhause!" (Ongi etorri zure etxe berrira!)
Mikel Gonzalez: "Jendea oso identifikatuta sentituko da"
Bestalde, Mikel Gonzalez Futboleko zuzendari nagusiak eskerrak eman dizkio Edin Terzić-i Athletic "txapelketa onenetan lehiatzen diren klub handien gainetik" aukeratu izanagatik. Hasieratik sintonia egon zela kontatu du, eta Terzićek duen futbolaren ideia Athleticen oso ondo egokitzen dela eta "jendea berarekin oso identifikatuta sentituko dela" azpimarratu du.
Era berean, Mikelek Klubean integratzeko modua eskertu dio, bere energia, interesa eta ilusioa kutsatuz, eta hori oso garrantzitsua izaten ari da.
Galderen txanda
Athletic zergatik aukeratu duen galdetuta, erabaki erraza izan zela adierazi du Terzićek. "Klub honen, bere nortasunaren, bere historiaren, bere talentuaren... berri izan nuenean, konparatzen hasi nintzen, eta argi izan nuen hemen egon nahi nuela", azpimarratu du, aulkietako ibilbideari berriro ekiteko aukeratu duen lekua eta erronka berriak dakarren erantzukizuna oso ondo ezagutzen dituela erakutsiz.
Bere taldeak egin nahi duen joko estiloari dagokionez, berarentzat garrantzitsuena "Athletic bezalako klub bakar baten grina eta nortasuna babestea" dela adierazi du, erasoko jokoa, talentua indartzera bideratutakoa, eta defentsakoa, mentalitatea islatzea garrantzitsua dena, bereiziz. "Asko gustatzen zait futbolari gazteekin lan egitea, lehenik eta behin taldeko jokalariei begira, entrenamendu-eremuari begira, eta, ondoren, Lezamari begira", gaineratu du.
Oscar de Marcosi buruz aitortu duenez, klubari buruzko informazioa jasotzen hasi zenean, "ez ziren hiru esaldi pasatzen izen hori aipatu gabe. Beraz, Oscarrek klub honetarako duen garrantziaren berri izan nuenean, Mikeli esan nion: berarekin egon behar dut". Era berean, azpimarratu du De Marcos staff bateko kide bat baino gehiago dela, eta taldearen garrantzian jartzen duela arreta.
Athleticekin duen erronkari aurre egiteko prestatu den moduari buruz, Terzićek esan du bere hobekuntzarako ekarpena egin ziezaioketela uste zuen pertsona askorekin bildu zela, besteak beste, Hansi Flickekin. Jupp Heynckesekin ere egon zen, Klubeko entrenatzailea bi alditan (1992-94 eta 2001-03), eta Athletici buruz hitz egin zion aparteko moduan. "Esku-emate bat sinadura bat baino garrantzitsuagoa den klub bakarra da", aitortu zion Juppek, eta ziurtatu zion lagun onak izango zituela zain, komunitate oso berezi bateko kide izango zelako.
Athleticzaleei mezu bat helaraztea eskatu zaio, eta adierazi du ez dagokiela ezer eskatzea, positiboak izatea baizik. "Ezin dizuet ezer bermatu, salbu eta gure aldetik dena jarriko dugula zoriontsu izan daitezen", eta, ondoren, zaleak "hemen egotearen arrazoi nagusietako bat" direla azpimarratu du. San Mames sentitu nahi dut, zaleak sentitu nahi ditut".
Erlazionatutako entrenatzaileak

