Aimar Duñabeitia, Sporting de Gijon-era salduta

Aimar Duñabeitia, Sporting de Gijon-era salduta

Athletic Clubek diru kopuru bat jasoko du transferentziagatik, eta helburuak betetzeagatik aldagai ekonomikoak, etorkizuneko salmentaren ehuneko bat, lehentasunez erosteko eskubidea eta berrerosteko aukera gordeko ditu

Athletic Clubek eta Real Sporting de Gijonek akordioa lortu dute Aimar Duñabeitia defentsak Asturiaseko taldean joka dezan. Bilbao Athleticeko erdiko atzelariaren truke diru kopuru finko bat jasotzeaz gain, Ibaiganek helburuak betetzeagatik aldagai ekonomikoak, etorkizuneko salmentaren ehuneko bat, lehentasunez erosteko eskubidea eta berrerosteko aukera gordeko ditu.

Aimar Duñabeitiak (23 urte) 71 partida jokatu ditu Bilbao Athleticekin azken hiru denboraldietan, eta bost gol sartu ditu. Horrez gain, lehen taldearekin bi lagunarteko jokatu zituen, Liverpool FC taldearen aurka eta CA Osasuna taldearen aurka, Euskal Herria Txapela txapelketan. Erdiko atzelaria haur mailan iritsi zen Lezamara, SD Gernika Club taldetik.

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio jokalariari Lezaman egin duen ibilbide osoan erakutsitako konpromiso eta dedikazioagatik, eta zorterik onena opa dio etorkizun pertsonal zein profesionalean.