Eder Garciak Cordoba CF taldean utzita jokatuko du

Eder Garciak Cordoba CF taldean utzita jokatuko du

Valverderen aginduetara Lehen Mailan bi neurketa jokatu zituen Bilbao Athleticeko erdilariak LaLiga Hypermotion mailan jarraituko du bere garapena

Athletic Clubek eta Cordoba CF taldeak denboraldi baterako Eder Garciaren lagapena adostu dute; beraz, erdilariak Bigarren Mailan jarraituko du datorren ikasturtean.

22 urte dituen Eder Garciak Lezamako lehen urtean Realetik fitxatzeko beregan jarritako itxaropena berretsi du. Errenteriarrak bi neurketa jokatu ditu lehen taldearekin, San Mamesen, Elche CF eta FC Barcelonaren aurka, eta Bilbao Athleticen osatu dituen zenbakiak oso interesgarriak izan dira, 34 partida jokatu eta 4 gol sartu dituelarik.