Lehen entrenamendua Terzićen esanetara

Lehen entrenamendua Terzićen esanetara

Proba mediko eta fisikoen ondoren, lanerako prest dauden jokalari guztiek Lezamako soropilean lehen lan saioa osatu dute

Athletic Clubeko lehen taldeak 2026/27 denboraldiko lehen entrenamendua egin du gaur Lezaman, Terzićen eta bere staff tekniko berriaren aginduetara.

Alemaniako entrenatzaileak 29 jokalari izan ditu lehen entrenamendu honetan, Munduko Txapelketan aritu diren eta lesionatuta dauden jokalariak noiz itzuliko zain.