
Gozatu Athleticek Lezaman ateak zabalik egingo duen entrenamenduaz
Gozatu Athleticek Lezaman ateak zabalik egingo duen entrenamenduaz
Klubak datorren ostegunean, hilaren16an, irekiko ditu bere instalazioak, zaleek zuzenean ikus dezaten lehoien lan saioa. Sarreren erreserba bazkideentzat eta Club Athletic kideentzat mugatua izango da
Uztailaren 16an, osteguna, 11:00etan, Athletic Clubek lehen taldearen entrenamenduko ateak irekiko ditu. Instalazioetara sartzeko, aldez aurretik sarrera erreserbatzea ezinbestekoa izango da.
Entrenamendurako sarbidea bazkideentzat eta Club Athleticeko kideentzat izango da soilik. Bi talde hauek erreserbatu ahal izango dute sarrera, edukiera bete arte.
Bazkide edo Club Athleticeko txartel bakoitzarekin gonbidapen bakarra eskuratu ahal izango da gehienez. Gonbidapen hori nahitaezkoa izango da entrenamenduaren egunean Lezamako instalazioetara sartzeko.
Gainontzeko zaleek zuzenean ikusi ahal izango dute lan saioa Athletic Play-ren bitartez.
BAZKIDEENTZAKO SARRERA ESKURATU
CLUB ATHLETIC PREMIUM SARRERA ESKURATU
CLUB ATHLETIC SARRERA ESKURATU
Lan saioa zuzenean ikusteko sarbidea Lezamako lurpeko aparkalekutik gertuen dauden tornuetatik egingo da.
