
Elene Gurtubay eta Ziara Vega, europako 19 urtez azpiko txapeldunak
Elene Gurtubay eta Ziara Vega, europako 19 urtez azpiko txapeldunak
Harrobiko bi jokalariek nazioarteko txapelketako garaikurra erdietsi dute Alemaniako selekzioari 0-1 irabazi ostean
Gure harrobiko jokalariek balio handiko nazioarteko arrakastak lortzen jarraitzen dute. Elene Gurtubay eta Ziara Vega, David Aznar entrenatzaile zuri-gorri ohiaren gidaritzapean, 19 urtez azpiko Europako txapeldun bilakatu dira alemaniar selekzioari (0-1) gainditu dutelarik. Bigarren titulu europarra da bientzat.
Elene Gurtubay hasieratik zelairatu zen Grbavicase estadioan (Sarajevo) jokatutako finalean, eta Ziara Vegak, erreserbako atezain bezala bidaiatu zuenak, taldekideen garaipena harmailetatik ikusi zuen. Erdilaria txapelketako jokalari garrantzitsuenetako bat izan da, bost partidak jokatu baititu, horietatik lau hasieratik bukaerara, finala barne. Gainera, Austriaren aurka gola egin zuen, taldekako fasean. Biak uztailaren 20an hasiko dira lehen taldearekin denboraldiaurrea.
Erlazionatutako jokalariak


