
2026/27 denboraldiaurre osoa, esklusiban, Athletic Playn
2026/27 denboraldiaurre osoa, esklusiban, Athletic Playn
Klubaren ikus-entzunezko plataformak Terzicen taldearen prestaketa partida guztiak doan eskainiko dizkie bere Athletic Club kontu digitalarekin sartzen diren zale zuri-gorriei
Athletic Play, Athletic Clubek estreinatu berri duen streaming-eko ikus-entzunezko plataforma, Edin Terzicen Athleticen denboraldiaurrea osorik zuzenean jarraitu ahal izateko gune bakarra izango da. Orain arte, talde zuri-gorriaren zazpi partida izango dira ikusgai Athletic Playn, doan, Athletic Club kontu digitalarekin (Athletic Club ekosistemaren gainerako ataletan erabiltzen duten bera). Oraindik ez baduzu, erregistra zaitez hemen minutu batean.
2026/27 AURREDENBORALDIA osorik Athletic Playn*:
- Uztailak 15, asteazkena – SD Derio – Athletic Club (Portugalete) – 19:30ean.
- Uztailak 18, larunbata: SD Leioa – Athletic Club (Leioa) – 19:30ean.
- Uztailak 22, asteazkena: Sestao River Club – Athletic Club (Sestao) – 19:30ean.
- Uztailak 25, larunbata: SD Eibar – Athletic Club (Eibar) – 19:00etan.
- Uztailak 29, asteazkena: Real Racing Club – Athletic Club (Laredo) – 19:00etan.
- Abuztuak 1, larunbata: Real Burgos – Athletic Club (Burgos) – 19:00etan.
* Orain arte baieztatutako partidak
Partidetara sartu ahal izango zara webgune edo app ofizialean izango duzun estekaren bidez edo zuzenean play.athletic-club-eus helbidean (zure ordenagailuan gorde dezakezu “Gogokoak” atalean edo zure gailu mugikorraren hasierako pantailan, azkarrago sartzeko). Saioa hasi baduzu, zuzenean sartuko zara emisioan, eta, bestela, ohiko erabiltzaile-izena sartu besterik ez duzu egin behar (NANa edo bazkide kode eta pasahitza, gutxienez 8 karakterekoa).
