.jpg)
Josean Lekuek taldearen egoera fisikoaren balorazioa egin du lehen astearen ostean
Josean Lekuek taldearen egoera fisikoaren balorazioa egin du lehen astearen ostean
Athletic Clubeko zerbitzu medikoen buruak, Gontzal Diaz-Beitia doktoreari lehen taldeko egunerokotasunean lekua egiten dionak, lehen taldeko futbolarien egoera fisikoa errepasatu du
Josean Lekuek, Athletic Clubeko zerbitzu medikoen buruak, hedabideen aurrean agerraldia egin du jokalarien egoera fisikoaren balantze orokorra egiteko, denboraldiko lehen lan astearen ostean.
Unai Egiluz eta Andoni Gorosabel bajan daudela adierazi du medikuak: “Egiluzi ekainaren 6an beste ebakuntza bat egin zioten belaunean, aurreko denboraldiaren amaieran plastian izandako haustura konpontzeko, eta jokalariaren bilakaera espero zitekeena izaten ari da”.
"Gorosabeli dagokionez, periodo transitorioan lesioa izan du eskuin aldeko aduktore ertainean. Pentsatzen dugu pare bat aste barru, agian, normal entrenatu ahal izango duela taldearekin".
Lekuek Nico Serrano aipatu du, "gaur taldetik kanpo egongo da, koadrizepsean gainkarga duelako", baita Beñat Prados ere, aurreko denboraldi osoa gurutzatuagatik bajan egon ostean, "erabat prest dagoela" aipatu du.
Gainontzean, Lekuek aurreratu duenez, Simonek, Laportek eta Nico Williamsek hiru asteko oporrak izango dituzte Munduko Txapelketan parte hartu eta gero.
Zerbitzu medikoen berregituratzea
Josean Lekuek Klubak aurrera eramandako zerbitzu medikoan izandako berregituraketa ere azaldu du, lehen taldearen egunerokotasunari eragiten diona: “Urte asko neramatzan, adinarekin lotutako faktoreak daude, eta talde tekniko batetik bestera igarotzea une egokia zen aldaketa bat planteatzeko”, hausnartu du Lekuek, Gontzal Diaz-Beitia doktoreari bide ematen diona, 23 urte baino gehiagoko esperientziarekin eta “klubarekin lotura emozional handia” duena.
Bere funtzio berrien artean, Josean Lekue izango da nesken taldeko medikua.
