
Emakumezkoena |
Lehoiek hasiera eman die denboraldi berriari IMQren proba medikoekin
Lehoiek hasiera eman die denboraldi berriari IMQren proba medikoekin
Indar eta osasun testak egin ostean, asteazkenean hasiko dira entrenamenduak, Victor Martin entrenatzaile berriaren aginduetara
Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldeko jokalariek 2026-2027 denboraldiaurreari hasiera eman diote astelehen honetan Lezaman, IMQren ohiko proba mediko, fisiko eta fisiologikoekin. Jokalariak taldetan banatuko dira, eta bi egunetan zehar ebaluazio horiek osatuko dituzte.
Medikuen atalean, Josean Lekue, orain arte gizonezkoen doktore izan dena, emakumezkoen mediku izatera pasako da.
Asteazkenean, hilaren 15ean, Lezaman izango da lehen entrenamendua Victor Martin entrenatzaile berriaren aginduetara.
