
Victor Martinen lehoiek hasiera eman diote denboraldi berriari
Victor Martinen lehoiek hasiera eman diote denboraldi berriari
Mediku probak eta azterketak gainditu ostean, 29 futbolarik entrenatu dute gaur aurrenekoz, teknikari madrildarraren aginduetara
Athletic Clubeko lehen taldeak 2026/27 denboraldiko lehen entrenamendua osatu du gaur Lezaman, Victor Martin eta bere staff tekniko berriaren aginduetara.33 urteko entrenatzaile madrildar berria laguntzaile batekin dator, Gontxal Idoaterekin, Dani Boya prestatzaile fisikoarekin eta Roberto Cantarero analistarekin. Manex Sagarnak, Lezaman hamarkada bat baino gehiagoko esperientzia duen atezainen entrenatzaileak, talde teknikoan jarraitzen du.
Victor Martinek 29 futbolari izan ditu lehen entrenamendu honetarako, eta datorren astean Elene Gurtubay eta Ziara Vega itzuliko dira, Bosnian 19 urtez azpiko Europako txapeldun izendatu berriak.
Iaz F Ligan utzitako bost jokalari itzuli dira taldea sendotzeko: Eunate Astralaga atezaina, Garazi Fácila, Amaia Martinez eta Marina Artero defentsak eta Amaia Iribarren erdilaria.
Gainera, bigarren taldeko hainbat jokalari ere Lezaman egongo dira lehen asteetan: Nerea Benito (A dinamikan denboraldi osoan), Oihana Aguirregomezkorta, Elene Aldekoa, Izaro Torrontegi, Irati Martin, Thais Pargaray eta Nerea Bengoa (iaz Deportivo Alavesi utzia). Alejandra Estefaniak bigarren taldearekin hasiko ditu entrenamenduak.
Entrenamenduak hasiko dituzten jokalarien zerrenda honakoa da:
Atezainak: Adriana Nanclares, Eunate Astragala, Elene Aldekoa
Defentsak: Maddi Torre, Naia Landaluze, Bibi Schulze, Eider Arana, Ane Elexpuru, Garazi Fácila, Amaia Martinez, Marina Artero, Nerea Benito, Nerea Bengoa, Thais Pargaray
Erdilariak: Maite Valero, Leire Baños, Irene Oguiza, Clara Pinedo, Amaia Iribarren, Izaro Torrontegi
Aurrelariak: Jone Amezaga, Ane Azkona, Patricia Zugasti, Sara Ortega, Daniela Agote, Ane Campos, Maitane Vilariño,Oihana Aguirregomezkorta, Irati Martin
