Athleticek Olympique Marseille bisitatuko du abuztuaren 9an

Athleticek Olympique Marseille bisitatuko du abuztuaren 9an

Nazioarteko lehen lagunartekoa Stade Vélodromen jokatuko da, Frantziako futboleko talde handienetako baten aurka

Athletic Clubek Olympique Marseillaren aurka jokatuko du Stade Velodromen abuztuaren 9an (igandea), 17:30ean. Frantzian jokatuko den lagunarteko hau denboraldi berriari begira Edin Terzićen  taldearentzat konfirmatutako zazpigarren prestaketa partida da.

Neurketa hau denboraldiaurreko egutegiari gehitu behar zaio eta CD Derio, SD Leioa, Sestao River Club, SD Eibar, Racing Club de Santander eta Burgos CF taldeen aurkako lagunartekoei jarraipena emango die.

OM, gaur egun Bruno Genesiok zuzentzen duena, Europa Leaguen lehiatuko da denboraldi honetan, 2025/26 Ligako bosgarren postua lortu ostean.