Basconia ilusio handiz hasi da

Basconia ilusio handiz hasi da

Entrenatzaile berria du, Adrian Esteve, Jubeniletan zuzentzen zuen plantillarekin eta Basaurikoekin errepikatzen duten futbolariekin

CD Basconia abian da. Basauriko taldea, Lezamakoen hirugarren taldea, Bigarren Federazioan jarraituko du. Lehiaketa gogorra izango da, eta aurten Galiziara, Asturiasera eta Kantabriara ere joan ahal izango da. Adrian Esteve izango da entrenatzaile berria, eta abantaila bat izango du, jokalari asko entrenatu baititu jada. Horietako asko Ohorezko Mailan egondako aurreko denboraldi arrakastatsuan.

Xanti Oyharçabalen hutsunearekin, Estatu Batuetan jokatzera deitua, CD Basconiak 26 futbolarirekin ekingo dio denboraldiaurreari, horien artean Antiguoko taldeko erdilari bat, Mikel Zearreta.

Hona hemen futbolarien zerrenda:

Atezainak: Tasio Juanena eta Zugatz Gallastegi

Defentsak: Urko Liceaga, Oier Unamuno, Alex Carril, Pablo Martínez, Testimony Onukwuru, Aitor León, Ilyas El Arbaoui eta Mikel Urrestarazu

Erdilariak: Eneko Ellakuria, Ander Ezpeleta, Iñigo Sainz de Eciñana, Iker Quintero, Xanti Oyharçabal, Egoitz Hernandez, Danel Narbarte eta Mikel Zearreta

Aurrelariak: Christian Imga, Asier Torres, Diego Fernandez, Manasse Kiese, Alain Cobos, Aitor Torrico, Marcos Goñi eta Xabi Gomez

Lehoikumeek zazpi lagunarteko partida dituzte aurreikusita:

  • Uztailak 29: Basconia-Real Unión (Zamudio)
  • Abuztuak 2: Txantrea 3.ª-Basconia (Las Llanas)
  • Abuztuak 8: Basconia-Gimnastica Torrelavega (Noja)
  • Abuztuak 15: Rayo Cantabria-Basconia (Galizano)
  • Abuztuak 19: Laredo-Basconia (Laredo)
  • Abuztuak 22: Basconia-Valladolid B (Artunduaga) 
  • Abuztuak 29: Gernika-Basconia (Gernika)