Iker Varela, UD Ibizara

Iker Varela, UD Ibizara

Athletic Clubek diru kopuru bat jasoko du transferentziagatik, eta helburuen araberako aldagai ekonomikoak, etorkizuneko salmentaren ehuneko bat, lehentasunezko erosteko eskubidea eta berriz erosteko aukera gordeko ditu.

Athletic Clubek eta UD Ibizak akordioa lortu dute Iker Varela aurrelariaren transferentzia gauzatzeko. Joan den denboraldian CD Mirandesen utzita jokatu zuen jokalariaren transferentziagatik kopuru finko bat jasotzeaz gain, Ibaiganek helburuen araberako aldagai ekonomikoak, etorkizuneko salmentaren ehuneko bat, lehentasunezko erosteko eskubidea eta berriz erosteko aukera gordeko ditu.

Iker Varelak (23 urte) 67 partida jokatu zituen Bilbao Athleticen, eta 13 gol sartu zituen. Kopuru bera lortu zuen CD Basconian denboraldi bakarrean, lehen taldera igaro aurretik. Danok Bat taldetik iritsi zen Lezamara, eta bertako harrobiko maila guztiak igaro zituen.

Talde zuroi-gorriak eskerrak eman nahi dizkio jokalariari Lezaman egin duen ibilbide osoan erakutsitako konpromiso eta dedikazioagatik, eta zorterik onena opa dio bai bere etorkizun pertsonal zein profesionalean.