Emakumezkoen lehen taldeak izango dituen denboraldiaurreko lagunartekoak

Emakumezkoen lehen taldeak izango dituen denboraldiaurreko lagunartekoak

Lehoiak txapelketa ofizialaren hasierarako prestatuko dira abuztuan F Ligako bost aurkari aurrez aurre jarriz

Athletic Club lana pilatzen ari da asken aste hauetan Lezaman eta laster futbolariek kamiseta zuri-gorria jantziko dute denboraldiaurreko lagunartekoekin hasteko. Gutxienez bost partida jokatuko dira, guztiak F Ligako aurkarien aurka.

Lehenengoa abuztuaren 1ean izango da, larunbata, Asturiasko Luanco herrian. Athletic eta Deportivo Abanca erdibidean elkartuko dira 19:00etatik aurrera Miramarren, Marino de Luanco futbol-zelaian.

Hurrengo astean lehoiek hitzordu bikoitza izango dute. Abuztuaren 5ean, asteazkena, Tafallako San Franciscon, Costa Adeje Tenerife izango da aurkaria, denboraldiaurrea penintsulan egin ohi duen kluba. Norgehiagoka 19:00etan hasiko da Nafarroako udalerrian. Aste horretan bertan, igandean, Athleticek Burgoseko Medina de Pomar herrian jokatuko du, Athletic Clubekin lotura handia duen lekuan. Partida Logroño Uniteden aurka izango da Jesus Maria Pereda zelaian 19:00etan.

Abuztuaren 15ean EH Kopako finalerdietako bat jokatuko dute 18:30ean Alavesen aurka Aiaraldean. Athletic etxeko taldea izango da Basarteko zelaian. Amurriok hartuko du derbi hau hurrengo astean, abuztuaren 19an, Irungo Stadium Galen jokatuko den final handirako txartela jokoan izango duelarik. 

Beste finalerdian, Realak eta SD Eibarrek Azkoitiko Txerloia zelaian neurtuko dituzte indarrak. Talde babazorroa kanporatu ezean, Athleticek hirugarren edo laugarren postuagatik jokatuko luke abuztuaren 19an bertan Basarten (18:30ean) Azkoitian galtzen duen talde gipuzkoarraren aurka.

Abuztuko azken astea garbi geratzen da txapelketa ofizialaren hasiera bete-betean prestatzeko, F Liga, ordutegiak baieztatzeko zain, Lezaman jokatuko dena abuztuaren 29an edo 30ean Levante Badalonaren aurka. Partida honek puntuak izango ditu jokoan eta bere zaleen aurrean, Victor Martinek zuzentzen duen taldearen proiektua probatzen hasiko da.

 

EMAKUMEEN LEHEN TALDEAREN DENBORALDIAURREKO LAGUNARTEKOAK

  • Abuztuak 1, larunbata: Deportivo Abanca - Athletic Club. Luanco (19:00)
  • Abuztuak 5, asteazkena: Athletic Club - Costa Adeje Tenerife. Tafalla (19:00)
  • Abuztuak 9, igandea: Athletic Club - Logroño United. Medina de Pomar (19:00)
  • Abuztuak 15, larunbata: Deportivo Alavés - Athletic Club (EH Kopako finalaurrekoa). Amurrio (18:30)
    (Irabaziz gero):
  • Abuztuak 19, asteazkena: EH Kopako finala, Irunen (19:00): Athletic Club - Real Sociedad edo SD Eibar
    (Galduz gero):
  • Abuztuak 19, asteazkena: EH Kopako 3. eta 4. posturako partida, Amurrion (18:30): Athletic Club - Real Sociedad edo SD Eibar