Nutrition by Athletic Club, esperientzia berritua eta pertsonalizatuagoa

Nutrition by Athletic Club, esperientzia berritua eta pertsonalizatuagoa

Athletic Cluben nutrizio-plataformak aplikazio berri bat eta laguntza eredu malguago bat aurkezten ditu, pertsona bakoitzari bere osasun-, ongizate- eta errendimendu-helburuak lortzen laguntzeko

Nutrition by Athletic Club helburu argi batekin jaio zen: errendimendu handiko nutrizio-ezagutza bere osasuna eta ongizatea hobetu nahi duen edonoren eskura jartzea. Lehen goi mailako kirolaren esparruan bakarrik zegoena, gaur egun guztion eskura dago.

Ebidentzia zientifikoan eta laguntza profesionalean oinarritutako eredu baten bidez, zerbitzuak ehunka pertsona lagundu ditu bizimodu osasuntsuago baterako bidean. Gaur xede horrek aurrerapauso bat ematen du.


HITZORDUA ERRESERBATU DOAN 


Esperientzia berritua

Nutrition by Athletic Clubek aplikazio berri bat eta erabat birdiseinatutako webgune bat estreinatuko ditu, esperientzia intuitiboagoa, pertsonalagoa eta erabiltzaile bakoitzaren helburuekin konektatuagoa eskaintzeko.

Aplikazio berriak aukera ematen du nutrizio-jarraipena modu errazean kudeatzeko, plan pertsonalizatua edozein unetan kontsultatzeko eta profesional-taldearekin zuzeneko komunikazioa izateko. Egunerokotasunean modu naturalean integratzeko pentsatutako tresna da, ez egunerokotasuna zailtzeko.

Izan ere, Nutrition by Athletic Club, batez ere, akonpainamendu profesionala da. Plataformak teknologia eta giza hurbiltasuna uztartzen dituen eredu integrala eskaintzen du:

  • Nutrizionistarekin kontsulta —Aholkularitza pertsonalizatua kirol-nutrizioan eta osasunean espezializatutako profesionalekin
  • InBody analisia — Gorputz‑osaeraren neurketa, abiapuntua eta bilakaera zehaztasunez baloratzeko.
  • Analisi lipidomikoa — Lipidoen profilaren azterketa zelularra, diagnostiko sakonagoa eta nutrizio‑plangintza zehatzagoa egiteko.
  • Etengabeko jarraipena — Benetako laguntza, ez unean unekoa, denboran zehar pertsona bakoitzaren bilakaera eta beharretara egokitua.
  • Hileko harpidetza eta Add-On zerbitzuak — Aurreko gutxieneko iraupen-konpromisoa ezabatuz eta zerbitzua unean-uneko beharretara egokitzeko askatasuna ahalbidetuz.


Amaia Domínguez, Nutrition by Athletic Clubeko nutrizioan aditua: 

“Pertsona bakoitzak errealitate desberdina du. Gure helburua da ebidentzia zientifikoan oinarritutako nutrizio-laguntza eskaintzea, baina erabiltzaile bakoitzaren eguneroko bizitzara egokituta”.


Eman lehen urratsa eman

Jakin nahi duzu nola lagun zaitzakeen Nutrition by Athletic Clubek zure helburuak lortzen?

Erreserbatu zure doako lehen kontsulta orain eta eman lehen urratsa zure bertsio osasuntsuago baterantz.

Erreserbatu zure doako kontsulta