Beitia lehoi ohiaren heriotza

Beitia lehoi ohiaren heriotza

Aurrelaria Kopako txapeldun izan zen 1957-58 denboraldian eta 34 partida jokatu zituen Athletic Clubekin

Gonzalo Diaz Beitia, Athletic Clubeko jokalari ohia, hil da gaur, 89 urte zituela. Sestaoko aurrelariak elastiko zuri-gorria jantzi zuen 34 partida ofizialetan, Kopako partida bat 1959/60 denboraldian eta Ligako 33 partida 1957/58 eta 1959/60 denboraldietan. Lehen denboraldian, Baltasar Albenizek entrenatutako taldea Kopako txapeldun izango zen Real Madriden aurka finala irabazita.
 
Sestaotarra 1957/58 denboraldian iritsi zen Barakaldo CF taldetik Athletic Clubera eta urte horretan bertan Ligako zazpi partida jokatu eta gol bat sartu zuen. At. Ceutatik igaro ondoren, 1959/60 denboraldian, 27 partida jokatu eta zazpi gol sartu zituen.

Ondoren, FC Barcelona, CD Tenerife, Atletico de Madrid eta Constancian aritu zen, eta bere ibilbidea UD Salamancan amaitu zuen. Jokalaria izateaz gain, urte asko eman zituen Lezamako egituran lanean.

Athletic Clubek bere doluminak helarazi nahi dizkio familiari eta bereziki Gontzal lehen taldeko medikuari.