Emakumezkoen C taldea denboraldia prestatzen hasi da

Emakumezkoen C taldea denboraldia prestatzen hasi da

Bigarren filial zuri-gorria, aurten Ibai Pujolek zuzendua, 3. Federazioan lehiatuko den talde oso gaztea da

Zuri-gorrien bigarren taldea lanean hasi da dagoeneko Lezaman, Ibai Pujolen aginduetara. Entrenatzaile berria Bermeo F.T. taldetik dator gizonezkoen Ohorezko Mailan eta Durangoko Kulturala, Mungiako K.E, Uritarra eta Danok Bat bezalako klubetatik pasa da. Larrabetzukoa da jaiotzez, eta emakumezkoen futbolean lehen esperientzia izango du Athleticen. Tandema osatuko du hirugarren urtez jarraian taldean jarraitzen duen Naiara Barrigarekin batera.

Denboraldi honetan, 2. Federaziora igotzeko lehian ibili ondoren, jokalari gazteak 3. Federazioko 4. taldean (Euskadi) lehiatuko dira. Kategoria horrek 18 talde izaten jarraitzen du.

Kadeteei dagokienez, Amaia Moratinos, Alize Fernández, Aitana Pousa, Leizuri Marquez, Aroa Fernández eta Dorleta Carral igo dira taldetik, eta Bilbao Artizarrak taldean utzita zegoen Naiara Díez itzuliko da.

Gainera, iaz 2. Federaziora igotzea lortu zuen Arratiari utzita irtengo dira: Iradi Elorriaga, Laiene Etxezarraga, Naroa Lejarza eta Ariane Blasco. Leire Macarro Elorrion izango da, Ines Belzuncek Bizkerre F.T.-n jokatuko du eta Nagore Limpiasek Bilbao Artizarrak taldean.

Nesken C: taldearen aurre-denboraldirako plantilla
ATEZAINAK: Alazne Maestu, Miren Gónzalez
DEFENTSAK: Garazi Azillona, Alize Martinez, Amaia Moratinos, Maddi Martin, Dorleta Carral, Leizuri Marquez,
ERDILARIAK: Eva Blanco, Inés Belzunce, Uzuri Cadenato, Noa González, Uritz García
AURRELARIAK: June Beloki, Claudia Lizcano, Aitana Pousa, Aroa Fernandez, Naiara Diez, Naroa Ibañez