Etxabe aurrelari ohia hil da

Etxabe aurrelari ohia hil da

Zarauztarra Athletic Cluben aritu zen hiru denboralditan zehar hirurogeiko hamarkadan eta 19 partida jokatu zituen guztira, hiru gol sartuz

Salvador Etxabe Aristi, Athletic Clubeko jokalari ohia, hil da 84 urte zituela. Zarauzko aurrelariak elastiko zuri-gorria jantzi zuen 19 partida ofizialetan, 14 Ligan eta bost kopan, 1959/60 denboralditik 1964/65 denboraldira.

Etxabe 1959/60 denboraldian iritsi zen Zarautz U.C. taldetik Athletic Clubera. Urte horretan bertan, Liga eta Kopa artean, sei partida jokatu zituen eta gol bat sartu zuen. Ondoren, CD Castellon, Cadiz CF eta Plasencian aritu zen, eta bere ibilbidea Vinaros CF taldean amaitu zuen.

Athletic Clubek doluminak helarazi nahi dizkio jokalari ohiaren familiari eta hurbilekoei.