Leire Bañosen mediku-txostena

Leire Bañosen mediku-txostena

Irungo erdilariak eskuineko belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi du eta ebakuntza egin beharko diote

Albiste txarrak emakumezkoen lehen taldearentzat. Joan den larunbatean, Luancon, Deportivo Abancaren aurka jokatutako denboraldiaurreko lehen neurketan Leire Baños erdilariak partida hasi eta bi minutu eskasera zelaitik alde egin behar izan zuen.

Zoritxarreko jokaldi batean, Irungo jokalaria lesionatu egin zen, eta IMQko Zerbitzu Medikoek egindako probek baieztatu dute eskuineko belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi duela.

Datozen egunetan ebakuntza egingo diote, eta ondoren errehabilitazio prozesuari ekingo dio.

Eutsi, Lei!!!