Marsellako eta Bergamoko lagunartekoetarako sarrerak

Marsellako eta Bergamoko lagunartekoetarako sarrerak

Olympique de Marseille taldearen aurkako (abuztuaren 9an, igandea) eta Atalanta BC taldearen aurkako (abuztuaren 14an, ostirala) denboraldi-aurreko azken bi lagunartekoetarako sarrerak eskuratzeko informazioa

Athletic Clubek Olympique de Marseillek eta Atalanta BCk 2026/27 denboraldi-aurreko azken bi lagunartekoetarako helarazitako sarreren salmentari buruzko informazioa jakinarazten du.
 

Olympique de Marseille - Athletic Club

Olympique de Marseillek Athletic Clubi jakinarazi dio ez dela zalegoen arteko banaketarik egongo datorren abuztuaren 9an, igandea, 17:30ean, Stade Vélodromen jokatuko den partidan.

Sarrerak Frantziako klubaren webgune ofizialaren bidez eskuratu ahal izango dira.

Era berean, Olympiquek jakinarazi du Frantziako agintariek hartutako neurriei jarraituz debekatuta egongo dela Athletic Cluben bereizgarririk eramatea edo erakustea (kamisetak, bufandak, banderak edo bestelako elementu identifikagarriak), bai estadio barruan bai haren inguruetan.
 

Atalanta BC - Athletic Club

Atalanta BCk abuztuaren 14an, ostirala, 20:45ean, Bergamoko estadioan jokatuko den partidarako sarrerak salgai jarriko ditu abuztuaren 7an, ostirala, 10:00etatik abuztuaren 13an, osteguna, 19:00etara, klubaren webgune ofizialaren bidez.

Sarreren prezioa 10 eurokoa izango da helduentzat eta 5 eurokoa 16 urtetik beherakoentzat.