Olympique de Marseille: frantziako futbolaren talde historikoa

Olympique de Marseille: frantziako futbolaren talde historikoa

Denboraldiaurreko azkenaurreko lagunartekoan, Athleticek Marseillako Stade Velodromera bidaituko du OM taldearen aurka indarrak neurtzeko

Athletic Frantziarantz abiatuko da, eta bertan Olympique Marseille, Liga 1eko talde handienetako bat, izango du aurkari Stade Vélodromen, abuztuaren 9an, igandea, 17:30ean.

OM 2026/27 Europa Leaguean lehiatuko da, aurreko denboraldian Frantziako maila nagusian bosgarren geratu ondoren. Lagunarteko haonek jauzi kualitatiboa izango du Edin Terzićen taldearentzat, denboraldiaurre honetan lehen aldiz Europa mailako aurkari baten aurka jokatuko baitute.

Gainera, Marseillako taldearen egoera Athleticenaren antzekoa da; izan ere, entrenatzaile berria izango dute aulkian, Bruno Génesio, OSC Lille taldetik uda honetan sinatu dutena.

CD Derio (0-3), SD Leioa (0-11), Sestao River (0-3), SD Eibar (2-2), Real Racing (0-3) eta Burgos CF (0-3) taldeen aurkako partiden ondoren, Athleticek Bizkaitik eta espainiar estatuko iparraldetik kanpo jokatuko duen lehen prestaketa partida izango da.

'Olympiens' eta lehoiak ez dira talde ezezagunak, elkarren aurka txapelketa ofizialean lehiatutako lau norgehiagokak Europa Leagueko bi kanporaketa gogoangarritan jokatu baitziren, 2015/16 eta 2017/18 edizioetan.
 

Frantziako lehen Europako txapeldunak

1897an Football Club de Marseille izenarekin sortu zen, eta 1899an Olympique de Marseille izena hartu zuen. Bere izenaren 'Olympique' zatia Foceako greziarrei egindako keinu bat da, k.a. 600. urtean Marseilla hiria sortu zutenei.

OM taldeak 1900eko urtarrilean jokatu zuen lehen futbol partida 4-0 galdu zuen Union Sportive Phocéenne taldearen aurka.

Guztira 29 garaikur lortu ditu bere palmaresean, Olympique Marseille Frantziako futbolaren historiako bigarren klub sarituena da, Paris Saint-Germain aurkari estuaren atzetik.

Frantziako taldearen palmaresaren artean maila goreneko 11 titulu daude: Liga 2ko titulu bat, Frantziako 10 Kopa, Frantziako hiru Kopa, UEFA Intertoto Kopa bat eta Txapeldunen Liga bat.

OM-ek 44 denboraldi jokatu ditu guztira Europako txapelketetan, 1962/63 denboraldian Ferien Koparako lehen aldiz sailkatu zenetik. 1992/93 denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipenaz gain, txapelketa irabazi zuen Frantziako lehen taldea izan zenean, 1990/91 denboraldian ere txapeldunorde izan zen.

Are gehiago, UEFA Kopako finaletan hiru aldiz galdu zuen: 1998/99, 2003/04 eta 2017/18.


Teknikari berriaren agindupean: Bruno Génésio

OM-ek 2025/26 denboraldia Roberto De Zerbi teknikariaren gidaritzapean hasi zuen, baina italiarra Habib Beyek ordezkatu zuen otsailean. Beyek bosgarren postuan bukatu zuen denboraldia Olympique Marseillerekin, eta orain Bruno Genesio OSC Lilleko entrenatzaile ohiari utzi dio postua.

Olympiens taldeak Facundo Medina RC Lensetik eta Timothy Weah Juventusetik fitxatu ditu, eta Mason Greenwood eta Pierre-Emerick Aubameyang Fenerbahçera eta RC Deportivora saldu ditu, hurrenez hurren.

Hala ere, Olympique Marseille-ko plantillak nazioarteko talentu ugari ditu; hala nola, Gerónimo Rulli, Emerson Palmieri, Nayef Aguerd, Pierre-Emile Højbjerg, Geoffrey Kondogbia, Angel Gomes eta Amine Gouiri, beste askoren artean.
 

Denboraldiaurreko emaitzak

Genesioren taldeak hiru partida jokatu ditu Athleticen bisita baino lehen: 0-3 irabazi zion Boli Kostako Yamoussoukro FC taldeari Abiyanen, 0-3 galdu zuen OGC Nizaren aurka eta 2-1 irabazi zion Nîmes Olympiqueri uztailaren 30ean.
 

Elkarren aurka jokatutako neurketa ofizialak

Bi taldeek lehen aldizelkarren aurka 2015/16ko Europa Ligako final-hamaseirenetan jokatu zuten. Athletic 0-1 nagusitu zen Marseillan jokatutako joaneko partidan. Aritz Adurizek boleaz egindako erremate bikaina sartu zuen 54. minutuan.

Lehoiek hurrengo kanporaketarako txartela ziurtatu zuten orduan, San Mamesen jokatutako itzulerako partidan 1-1 berdindu ondoren. Michy Batshuayik OM-ren gola sartu zuen 40. minutuan, baina Sabin Merinok 81. minutuan neurketa erabakita utzi zuen.

Bi taldeek lehiaketa berean jokatu zuten berriro 2017/18 denboraldian, oraingo honetan final-zortzirenetan. Athleticek 3-1 galdu zuen Marseillan eta 1-2 Bilbon.


Stade Vélodrome

Olympique Marseille taldearen estadioa Frantziako bigarren handiena da, Parisko Stade de Franceren atzetik bakarrik, eta 67.400 ikuslerentzako lekua du.

Estadioa Olympique Marseille taldearen zelaia izan da 1937an inauguratu zenetik. Vélodromek bere historian zehar hainbat birmoldaket bizitu izan ditu, berriena 2011 eta 2014 artean egindakoa.
 

Marseilla, hiri fokearra

Marseilla, Frantziako bigarren hiririk handiena, Massilia izenarekin sortu zuten Fokeatik (gaur egungo Turkian) zetozen kolono greziarrek, k. a. 600. urtearen inguruan.

Marseilla Europako portu-hiri nagusietako bat da, eta 886.000 biztanle ditu. Bertako biztanleria beren pasioagatik, harrotasunagatik eta berezko azentuagatik dira ezagunak, zeinak proventzalaren eragin handia duen, eskualdean hitz egiten den okzitanieraren aldaera bat.