Julen Agirrezabala, Real Racing Clubera

Julen Agirrezabala, Real Racing Clubera

Kopako atezain txapeldunak 65 partidarekin utzi du Athletic Club; Klubak fitxaketarengatik diru kopuru finko bat jasoko du, eta helburuen araberako aldagai ekonomikoak, etorkizuneko salmentaren gaineko ehunekoa eta lehentasunez erosteko eskubidea gordetzen ditu

Athletic Clubek eta Real Racing Clubek akordioa lortu dute Julen Agirrezabala atezaina Santanderko taldera aldatzeko. Ibaiganek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera.

Julen Agirrezabala (25 urte) gaztetan iritsi zen Antiguoko KE taldetik, eta Athleticen bere historia propioa idaztea lortu du, Ernesto Valverderen aginduetara irabazi zuen Kopan protagonista bihurtzeraino, finaleko penaltietan erabakigarria izan baitzen. Txapelketa horretan, Marcelino Garcia Toralekin ere bikain aritu zen, lehoi gisa debuta eginarazi zion teknikariarekin, eta Valentzia CFren aurka finalerdietara iritsi zen, etxean Real Madrid eta FC Barcelona taldeak mendean hartu ondoren.

Gipuzkoako atezainak 65 partida ofizial jokatu ditu Athletic Cluben, azken denboraldian Valentzia CF taldean utzita egon ostean. Bertan, hasierako hamaikakoa bakarrik utzi zuen lesio baten ondorioz; dagoeneko sendatuta dago. Julen Agirrezabala, 21 urtez azpiko Europako txapeldunordea, atezain fidagarria, ausarta eta taldeko futbolari bikaina izan da. Lezamako eskola oparoan ateratako beste atezain bitxi bat.

Erakunde zuri-gorriak eskerrak eman nahi dizkio jokalariari Lezaman egindako ibilbide osoan erakutsitako konpromisoagatik eta dedikazioagatik, eta zorterik onena opa dio bere etorkizun pertsonalean zein profesionalean.