.jpg)
Sinkronizatu Athleticen egutegia eta ez galdu partidarik
Sinkronizatu Athleticen egutegia eta ez galdu partidarik
Funtzionaltasun berri honek Athletic Cluben, emakumezkoen lehen taldearen eta Bilbao Athleticen neurketak noiz jokatuko diren gogoratuko dizu
.jpg)
.jpg)
Denboraldia hasteko atzerako kontaketa hasi da eta gure taldeen jarduera guztia gertutik jarraitu ahal izateko, Athletic Clubek egutegi elektroniko bat jarri du zaleen eskura, partida guztiak zuzenean zure agenda pertsonalean sartzeko.
Funtzionalitate berri honekin Athletic Club, Emakumezkoen Athletic Club eta Bilbao Athletic taldeen partidak sinkronizatu ahal izango dituzu Google Calendar, Outlook edo Apple Calendar aplikazioetan, besteak beste.
Behin harpidetuta, neurketak automatikoki agertuko dira zure egutegian, eta datak eta ordutegiak berretsi edo aldatu ahala eguneratuko dira, beti informazio berriena izan dezazun.
Zein abantailak ditu?
- Neurketa guztiak zure agenda pertsonalean izango dituzu.
- Partida bakoitzaren datak eta ordutegiak automatikoki eguneratzea.
- Egutegi-zerbitzu nagusiekin bateragarria.
- Norgehiagoken egutegirako sarbide azkarra edozein gailutatik.
Egin klik hemen zure egutegia sinkronizatzeko eta denboraldi osoa partidaz partida jarraitzeko.
