Eguneratu Klubeko app-a zure mugikorreko NFC txartelarekin San Mamesera sartzeko

Eguneratu Klubeko app-a zure mugikorreko NFC txartelarekin San Mamesera sartzeko

Bazkide eta Gazte Abonoaren NFC txartelak berritu egin dira, beraz, berriro jaitsi behar dira app ofizialetik

Denboraldi berriaren hasierarekin, San Mamesera telefono mugikorraren "Wallet" edo "Zorro" bidez sartu ahal izateko Bazkide eta Gazte Abonoa NFC txartelak berritu egin dira.

Datorren larunbatean, abuztuaren 22an, jokatuko den partidatik aurrera erabili ahal izateko, bi urrats erraz hauek egin behar dira:

  • Sartu Athletic Club app ofizialean eta eguneratu azken bertsiora
  • Eguneratu ondoren, sartu 'Nire Txartela' atalean eta gehitu berriro NFC txartela 'Gehitu Walletera' botoiaren bidez

Txartela automatikoki gehituko zaio zure telefonoan erabiltzen duzun "Wallet" edo "Zorroari". Goialdeko "2026/27 ATHLETIC CLUB" tituluarekin identifikatu ahal izango duzu.

Eguneratu zure aplikazioa:

IOS

ANDROID

Zalantzak dituzu? Android eta iOS sistemetarako ohiko galderen gure atala kontsulta dezakezu.

Datorren larunbatean, abuztuak 22, jokatuko den partidara sartzeko, hiru urrats erraz hauek egin behar dira:

  1. Zure wallet app-an eta joan den denboraldiko bazkide txartela aktibatuta ez duzula baieztatu. Ikusteko moduan baduzu, aukeratu edo ukitu goiko 3 puntuak eta hautatu "Kendu"/"Ezabatu"/"Artxibatu".
  2. Sartu Athletic Club app ofizialean eta eguneratu azken bertsioan.
  3. Eguneratu ondoren, sartu "Nire txartela" atalean eta gehitu txartela berriro "Gehitu Walletari" botoiaren bidez.