
Lezama |
Manex Guibelalde, Grasshopperra salduta
Manex Guibelalde, Grasshopperra salduta
Athletic Clubek bigarren taldeko erdilariaren gaineko etorkizuneko salmentaren ehuneko bat beretzat gordetzen du
Athletic Clubek eta Grasshopper talde suitzarrak akordioa lortu dute Manex Guibelalde bigarren taldeko erdilaria eskualdatzeko. Ibaiganek etorkizuneko salmentaren ehuneko bat beretzat gordetzen du.
Guibelaldek (22 urte) 24 partida jokatu zituen Bilbao Athleticen aurreko denboraldian.
Klub zuri-gorriak eskerrak eman nahi dizkio jokalariari Lezamako ibilbidean erakutsitako konpromisoagatik eta dedikazioagatik, eta zorterik onena opa dio, bai etorkizun pertsonalean, bai profesionalean.
- Etiquetas:
- Bilbao Athletic
