
San Mamesera joatea sarituko da Sevillaren aurkako partidatik aurrera
San Mamesera joatea sarituko da Sevillaren aurkako partidatik aurrera
Abuztuaren 22tik aurrera, San Mamesen euren eserlekua erabiltzen duten bazkideek (beraiek edo beste norbaitek), edo, eserlekua hutsik geratuko denez, Klubari lagatzen diotenek, berriro ere aukera gehiago izango dituzte balizko finalen zozketetan
Athletic Clubek bere bazkideak San Mamesera joatea saritzen jarraituko du Ligako eta Kopako partidetan, datozen bi denboraldietan. Euren eserlekua gehien erabiltzen dutenek edo eserlekua betetzen laguntzen dutenek, berriro ere, aukera handiagoak izango dituzte
Kopako balizko finalen zozketetan. Bazkide guztien kontagailua zeroan jarriko da datorren abuztuaren 22tik aurrera, larunbata, Sevilla FC taldearen aurka San Mamesen jokatuko den LaLigako lehen partidarekin batera, eta etengabe zenbatuko da 2026/27 eta 2027/28 denboraldietan LaLigan eta Kopan jokatuko diren partida guztietan.
Hau da, Athletic Club 2026/27 denboraldian Kopako balizko final batera iritsiko balitz, edo hurrengoan edo bietan, bertaratzeak 2026ko abuztuaren 22ko Sevillaren aurkako partidatik bertatik hasiko dira zenbatzen. Hortik aurrera, LaLigako eta Kopako bertaratzeak gehituko lirateke (zozketaren dataren arabera erabakitzekoak), bazkide bakoitzak zozketetan izango duen txartel kopurua zehazteko; zenbat eta bertaratze handiago, orduan eta txartel gehiago zozketarako. Beraz, 2026/2027 denboraldiko partidetara joatea hurrengo denboraldiko balizko zozketa baterako ere zenbatuko da.
Biurteko kateatuak
Era berean, Klubak jakinarazten du bertaratzea saritzeko biurteko eredu hori denboraldiz denboraldi kateatuko dela. Horrela, 2028/29 denboraldirako aurreko denboraldiko bertaratzea ere kontuan hartuko da, eta hala egingo da hurrenez hurren. Izan ere, egungo biurtekoa (2026/27–2027/28) hurrengoekin lotuko da (2027/28–2028/29, 2028/29–2029/30), biurteko bakoitzeko azken denboraldia hurrengoaren lehen denboraldia ere izango delarik, bien arteko lotura eginez.
Bestalde, datozen urteetan Europako balizko partidetara joatea ez da zenbatuko bertaratze-sari horretarako, eta beren hobari independenteak izango lituzkete. Hobari horiek dagokion unean jakinaraziko dira.
Harmailetan eserleku bakar bat ere ez dadila hutsik geratu
Biurteko berri honen helburua aurreko biurtekoaren berdina da: harmailetan eserleku bakar bat ere hutsik ez geratzea. Futbol zelaia betetzea funtsezkoa da taldeak, zaleek bultzatuta, San Mames gotorleku bihur dezan. Athletic Clubek 44.000 bazkide inguru ditu, eta erakundeak salgai jartzeko duen sarrera kopurua mugatua da eta ez da nahikoa San Mameseko esperientzia bizi nahi duen athleticzaleen eskaerari erantzuteko. Azken finean, Athleticen eta zaleen onerako ezinebestekoa da inongo bazkide-txartelik erabili gabe ez geratzea.
Zer ulertzen da bertaratzeaz?
Aurreko denboraldian bezala, Athletic Clubek bazkide baten bertaratzea zenbatuko du ondorengo hiru egoeretako bat gertatzen denean:
- Bazkidea San Mamesera joatea bere txartelarekin.
- Bazkideak bere txartela beste pertsona bati lagatzea eta pertsona hori San Mamesera joatea.
- Bazkideak bere eserlekua Athletic Cluben esku uztea.
Lagapena App-aren eta Bazkideen Txokoaren bidez
Athletic Clubek erraztasun guztiak eskaintzen ditu txartela lagatzea erraza eta fidagarria izan dadin. App ofizialaren bidezko aukerez gain, birmoldatutako Bazkideen Txokoak txartela modu eroso eta praktikoan lagatzeko aukera ematen du (beste pertsona bati edo Klubari).
Bazkideek beste pertsona bati laga diezaiokete beren txartela partida hasi arte. Lagapena berreskuratzeko aukera izango dute, betiere hartzaileak oraindik onartu ez badu. Lagapena jasotzen duen pertsonak App-ean bertan edo zuzenean jasotako posta elektronikoaren bi-dez onartu ahal izango du, eta, bi bideetako edozeinetan, estadioan sartzeko dagokion QR kodea eskuratuko du.
Bazkideek txartela Klubari laga diezaiokete partida baino 24 ordu lehenagora arte. Lagapena berreskuratzeko aukera izango dute, betiere eserlekua oraindik saldu ez bada. Klubak eser-lekua saldu badu, bazkideak salmentaren prezio garbiaren %50 jasoko du ordainketa bakar-rean denboraldiaren amaieran, denboraldi horretan saldu diren lagapen guztiengatik da-gokion zenbatekoa batera ordainduta. Une oro, bazkideak lagapenen bidez pilatutako sal-doa ikusi ahal izango du Txokoko NIRE LAGAPENEN SALDOA atalean.
Horrela saritzen da San Mamesera bertaratzea
Athletic Club Kopako final batera iritsiko balitz eta balizko zozketa egin beharko balitz, au-rreko zozketetan bezala, bazkide bakoitzak zenbaki bat izango du San Mamesen jokatutako LaLigako eta Kopako partida bakoitzeko, baldin eta partida horretara bertaratu bada (edo txartela beste pertsona bati laga eta hark erabili badu, edo txartela Klubari laga badio, saldu den ala ez kontuan hartu gabe).
2026ko abuztuaren 22tik aurrera San Mamesen jokatuko diren LaLigako eta Kopako par-tida guztiak hartuko dira kontuan: Sevilla FCren aurkako LaLigako lehen partida, eta konta-gailuak aktibo jarraituko du biurteko kateatu bakoitzean; egungo biurtekoan, 2027/28 den-boraldian San Mamesen jokatuko den LaLiga edo Kopako azken partidara arte.
Epe horretan Athletic Club Kopako final batera iritsiko balitz, Klubak sarreren zozketa egingo luke bazkideen artean, honako baldintza hauen arabera:
- Bazkide guztiek eman ahal izango dute izena zozketan. Partidarik joan edo beren eserlekua laga ez duten bazkideei zozketan parte-hartze bakarra esleituko zaie. Gai-nerako bazkideek parte-hartze kopuru bat jasoko dute, 2026ko abuztuaren 22tik (Sevillaren aurkako partida) zozketa egiten den unera arte San Mamesen jokatutako LaLigako eta Kopako zenbat partidatan bertaratu diren adina, gehi parte-hartze gehigarri bat. Hau da, bazkide batek bertaratzea saritzeko kontuan hartzen diren 35 partidetan bere eserlekua erabili badu, 36 parte-hartze izango ditu zozketan (35+1).
- Taldeka izena emanez gero, taldeko bazkide bakoitzak taldeko kideen bertaratzeen batez bestekoaren araberako parte-hartze kopuruarekin hartuko du parte. Emaitzak dezimalak baditu, dezimalak kendu egingo dira.
- Programa informatiko batek zenbaki desberdin bana esleituko dio parte-hartze bakoitzari, eta, beraz, bazkide edo talde bakoitzari dituen parte-hartze adina zenbaki egokituko zaizkio. Ausazko esleipen hori zozketa-prozeduraren beraren parte izango da.
- Programa informatikoak zehaztuko ditu saritutako zenbakiak, bazkideentzat esku-ragarri dauden sarreren adina.
- Athletic Clubek kanpoko auditoretza eta aholkularitza-enpresen bidez egiaztatuko du prozedurak ez duela alborapen estatistikorik eta bazkide guztiek aukeratuak iza-teko probabilitate bera dutela, Klubak aurrez ezarritako irizpideen arabera.
- Bazkide bakoitzari zenbaki saritu bakarra egokituko zaio. Horrenbestez, programa informatikoak bazkide beraren zenbaki bat baino gehiago sarituko balitu, lehenengo zenbaki saritua baino ez litzateke kontuan hartuko, eta gainerakoak baliogabetu egingo lirateke.
- Zozketa berean, programa informatikoak ordezko zenbakiak ere esleituko ditu, aurreko puntuan azaldutako arrazoiengatik baliogabetutako zenbakiak ordezka-tzeko.
- Saritutako zenbaki guztiak zehaztu ondoren, Klubak saritutako zenbakien tartea argitaratuko du, eta emaitzaren berri emango dio parte hartu duen bazkide bakoitzari Bazkideen Txokoaren bidez eta posta elektronikoz.
