Matchday Live, lehoien partidak Athletic Play-n

Matchday Live, lehoien partidak Athletic Play-n

Datorren larunbatetik aurrera, Sevilla FCren aurkako partidan, Athletic Playk zuzeneko saio bat eskainiko du norgehiagoka hasi baino ordubete lehenagotik, partidaren narrazioarekin eta aurreko eta ondorengo erreakzioekin

Athletic Play taldearen ikus-entzunezko plataformak bere edukiak zabaltzen jarraitzen du eta larunbat honetatik aurrera zuzeneko saio bat eskainiko du, hasi baino ordubete lehenagotik, gizonezkoen lehen taldearen partidetan.

Emankizuna irekian egingo da, eta Youtuben ere jarraitu ahal izango da. Partidaren aurreko irudiak eta berdeguneko beroketa izango ditu, baita zelaian bertan protagonistekin elkarrizketak ere. Partidan zehar, partidaren audio-narrazioa emango da, eta, partidaren amaieran, protagonisten lehen erreakzioak.

Lehen Matchday Live, kasu honetan Athletic Club – Sevilla FC San Mamesetik jarraitzeko, abuztuaren 22an, larunbata, 16:00etan hasiko da.

Athletic Playren emanaldiak bi entrenatzaileen prentsaurrekoak ere barne hartuko ditu.

JARRAITU ATHLETIC - SEVILLA ATHLETIC PLAYN