
Kluba | Bazkideak |
Aste Nagusia 2026: bazkideei harrera Ibaiganen
Aste Nagusia 2026: bazkideei harrera Ibaiganen
Klubaren egoitzan egin ohi den harrerarako izen-emateari buruzko informazioa Bilboko Aste Nagusia dela eta
2026ko Aste Nagusia dela medio, Athletic Clubek Klubeko bazkideen ordezkaritza bat hartu nahi du datorren asteazkenean, abuztuaren 26an, 9:30ean, Ibaiganen. Horretarako, 30 plazako zozketa bat egingo da izena ematen duten bazkide guztien artean, datuak beheko botoi gorrian klikatuz abuztuaren 22ko 10:00ak arte.
Zozketa egun berean egingo da, 12:00etan, eta izena emango duten pertsona guztiei horren berri emango zaie posta elektronikoz.
Betebeharrak:
- Athletic Clubeko bazkide izatea.
- Bazkide izaera aldi baterako etenda ez izatea.
- Adinez nagusia izatea.
Baldintzak:
- Zozketak saritutako lehen bazkidea zehaztuko du, eta saritutako beste hogeita bederatzi bazkide gehituko dira, eskabidearen hurrenkeran.
- Kluba harremanetan jarriko da saritutako hogeita hamar bazkideekin bertaratuko direla baieztatzeko.
- Ezin izango zaio bertaratzeko eskubidea beste inori transmititu, bazkidea izan ala ez.
Sartzeko, NANa edo pasaportea aurkeztu beharko da. Edukiera eta antolaketa dela eta, beste inor gabe sartu beharko da.
