Prestatu zure denboraldia Eskolan
Osatu zure klubeko ohiko lan saioak eta entrenatu zure bertsiorik onena Athletic Cluben futbol eskolan
2026/27 denboraldia hastearekin eta Athletic Clubeko taldeak lehiaketara itzultzearekin batera, futbol, ikaskuntza eta zelaiko hobekuntzaz beteriko urte berri bati ekiteko unea iritsi da.
Urrian Eskolaren, Athletic Cluben futbol eskolaren, edizio berri bat jarriko da abian. Ingurune profesional honetan, 2011 eta 2020 urteen artean jaiotako jokalariek Klubeko entrenatzaileekin entrenatzen dute, "made in Lezama" metodologia jarraituz, Athletic Club gazte talentuen prestakuntzan mundu mailako erreferente bihurtu duen entrenamendu-eredu berarekin.
Izan ere, Eskolan, zure bertsiorik onena entrenatu egiten da.
Eskolak klubetako ohiko entrenamenduak osatzeko aukera eskaintzen du, Athletic Clubeko profesionalek zuzendutako saioen bidez. Saio horiek jokalariei zelaian hobetzen jarraitzen laguntzeko diseinatuta daude. Entrenamendu bakoitza etengabeko prestakuntza-prozesu baten parte da, eta parte-hartzaileek zuzenketak, jarraipena eta errendimendu-txostenak jasotzen dituzte, denboraldian zehar izandako bilakaera ezagutzeko.
2026/27 denboraldiak, gainera, berrikuntza garrantzitsuak dakartza, familiei eta jokalariei malgutasun handiagoa eskaintzeko. Lezaman ostiral eta igandeetan egin ohi diren entrenamenduei astearteetako txanda berria gehituko zaie, Eskola eta klubetako jarduera uztartzeko aukera gehiago eskainiz. Era berean, parte-hartzaileek astean egun batean edo bitan entrenatzea aukeratu ahal izango dute, hileko edo urteko izen-emate modalitate berrien bidez, jarduera jokalari bakoitzaren beharretara egokitzeko.
Denboraldi honetako beste berrikuntza nagusietako bat Lauaxeta Ikastolako egoitza berria izango da. Bertan, Lezamako instalazioetan egiten diren entrenamendu berberak eskainiko dira, "made in Lezama" metodologia berari jarraituz. Egoitza berriari esker, Athletic Cluben futbol eskola familia gehiagorengana hurbilduko da eta jokalari gehiagok izango dute Eskolan parte hartzeko aukera.
- Etiquetas:
- Eskola

.png)