"Bihar nire ibilbideko unerik onenetako bat biziko dut"

"Bihar nire ibilbideko unerik onenetako bat biziko dut"

Víctor Martín ilusioz agertu da bihar Lezaman FC Badalona Women taldearen aurka egingo duen debutaren bezperan

Bihar hasiko da Liga F Lezaman Víctor Martinen lehoientzat. Madrildar teknikariak 34. urtebetetzea ospatuko du zurigorrien aulkian lehen aldiz eseriko den egun berean. Lehen jardunaldiaren aurreko prentsaurrekoan, entrenatzaileak azaldu du denboraldiaurrea taldea pixkanaka fintzeko balio duela eta taldea eraikuntza prozesuan dagoela oraindik. 

Hori bai, bere mezua exijentzia handikoa da: "Anbizio handia dugu eta ez gara inoiz konformatuko. Exijentziari begira egon behar dugu. Ez da nahikoa dugun mailarekin; anbizioa izan behar dugu, bestela ez dugu hobera egingo. Dramari eta negatibotasunari ere urrundu behar diegu", adierazi du teknikariak. Gainera, espero du lesionatutako jokalariak laster berreskuratzea eta laster talde osoa bere esku izatea.

Ildo horretan, honakoa ere adierazi du: "Gure fitxaketak harrobiko jokalariak dira, badakigulako non gauden eta nondik gatozen. Balioa eman behar diogu Lezaman egiten den lan guztiari eta beheko taldeetako staffek egiten duten lanari. Badira jokalari batzuk (bost utzita egon direnak) maila gorenean esperientzia izan ondoren itzuli direnak, eta egokitzeko denbora beharko dute".

Inbertsio handiak egin dituen FC Badalona Women taldearen aurka jokatuko dugu

Biharko aurkariari dagokionez, Víctor Martínentzat FC Badalona Women "jokalariengan inbertsio handiak egiten ari den taldea da. Kalitate handiko jokalariak ditu, aldea markatzeko gai direnak. Talde bertikala da, eta gu oso konektatuta egon beharko gara espazioetan mina egin dezaketen jokalariekin zein erreferentziazko jokalariekin, zuzenago jokatzeko. Energia handia izan behar dugu eta baloiari eusten jakin"

Azkenik, Víctorrek debuta egiteko gogo handia duela aitortu du. "Hemen dena da bakarra, eta une oro nabaritzen duzu. Denen lankidetza, Lezamako langile guztiek sentiarazten dizuten modua eta hemen arnasten dena; baina Lezamatik irten eta edonon arnasten duzu zer den Athletic". Gainera, biharko egunean Athletic ordezkatzeko aukera izatea eta etxeko aulkian esertzea bere ibilbideko unerik onenetako bat izango dela adierazi du.