
Amaia Iribarrenen debut ofiziala Athletic Clubekin
Amaia Iribarrenen debut ofiziala Athletic Clubekin
Iruñeko erdilariak eliteko lehen minutuak jokatu zituen Liga F 2026/27ko estreinako jardunaldian FC Badalona Women taldearen aurka lortutako garaipenean
Amaia Iribarrenek egun berezia bizi izan zuen igande honetan Athletic Clubeko lehen taldearekin debut ofiziala eginda. 23 urteko erdilari nafarrak eliteko lehen minutuak jokatu zituen Lezaman FC Badalona Women taldearen aurka lortutako 3-1eko garaipenean, Liga F 2026/27ko lehen jardunaldian. Elastiko zuri-gorriarekin debuta egin duen 134. lehoia bilakatu da.
Iribarren bigarren zatian zelairatu zen, 59. minutuan Oguizaren ordez, eta, horrela, lehiaketa ofizialean estreinatu zen Athleticen elastikoarekin, bere ibilbide zuri-gorrian beste urrats bat emanez. 2020/21 denboraldian iritsi zen Lezamara, C taldera.
Partida, gainera, Víctor Martinek Athletic Clubeko entrenatzaile gisa zuzendutako lehen neurketa ofiziala izan zen. Teknikariak garaipenarekin ekin dio talde zuri-gorriaren aulkian hasi duen ibilbideari, eta horrela, lehoiek denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu zituzten.
Erlazionatutako jokalariak

