
Lezama |
Lucas Sarasketa Bilbao Athleticen hasiko da
Lucas Sarasketa Bilbao Athleticen hasiko da
Durangoko ezker hegalekoa Lezaman egon zen lehen aldiz, eta SD Eibarrekin akordioa lortu ostean heldu da bigarren talde zuri-gorrira
Lucas Sarasketa ezker atzelaria Bilbao Athleticera sartuko da berehala, SD Eibarrekin akordioa lortu ostean. 19 urteko durangarrak lehen talde armaginarekin osatu du denboraldiaurrea, eta talde horrekin egin du deialdia lehen bi jardunaldietan.
Sarasketa bi urtez egon zen Lezaman alebinetan, Durangoko Jesiuitak taldetik etorri ondoren, eta 2018/19 denboraldian SD Eibarren beheko kategorietan aritu zen Athleticetik atera zenetik. Iaz 20 partida jokatu zituen FC Barcelona taldearen bigarren taldearekin.
Erlazionatutako jokalariak

