.png)
Eskolako ate irekien jardunaldia Lauaxetan irailren 18an
Eskolako ate irekien jardunaldia Lauaxetan irailren 18an
Athletic Clubek bere futbol eskolako doako saio batez gozatzeko aukera eramango du Lauaxeta Ikastolara 2011 eta 2020 urteen artean jaiotako futbolarientzat
.png)
.png)
2026/27 denboraldiaren hasierarekin batera, bueltan da Eskola, Athletic Clubeko futbol eskola. Entrenamendu denboraldi berriari hasiera emateko, ate irekien jardunaldia antolatu dugu Lauaxeta Ikastolan, 2011 eta 2020 urteen artean jaiotako jokalariei zuzenduta.
Saioa irailaren 18an egingo da, 17:15etik 18:45era, eta guztira 100 plaza izango ditu.
Eskolak jokalariei "made in Lezama" metodologiaren bidez entrenatzeko aukera ematen die; metodologia horrek Athletic Club mundu mailako erreferente bihurtu du gazte talentuen prestakuntzan. Ate irekien jardunaldi honek Eskolako entrenamendu saioak bertatik bertara ezagutzeko eta Athletic Clubeko entrenatzaileek egiten duten lana ikusteko aukera emango du.
Interesa duten pertsonek irailaren 13ko 23:59ak arte eman ahal izango dute izena. Izen-emate epea amaitutakoan, onartutako pertsonekin zuzenean jarriko gara harremanetan haien parte-hartzea baieztatzeko.
