Leire Baños, arrakastaz operatua

Leire Baños, arrakastaz operatua

Irungo erdilariari ebakuntza egin diote gaur, belaunean duen lesio larriagatik

Leire Baños ebakuntza-gelatik igaro da gaur eskuin belauneko lotailu gurutzatuko lesioa sendatzeko. Jokalari zuri-gorriak bere logelan atseden hartu eta hurrengo orduetan alta jasoko du.

Irungoak min hartu zuen Luancon, Deportivo Abancaren aurka jokatutako lehen lagunarteko partidaren lehen minutuetan, eta zelaia utzi behar izan zuen.