
Larunbateko Athletic Club-Atlético de Madrid partida jarraitu Athletic Playko Matchday Live-rekin
Larunbateko Athletic Club-Atlético de Madrid partida jarraitu Athletic Playko Matchday Live-rekin
Klubaren ikus-entzunezko plataformak programa berezia eskainiko du partida hasi baino 50 minutu lehenagotik, atarikoarekin, norgehiagokaren kontakizunarekin eta amaierako elkarrizketekin
Athletic Playk larunbatean 15:10etik aurrera zuzeneko programa berezia eskainiko du, Athletic Clubek Atletico de Madrid taldearen aurka San Mamesen jokatuko duen partidaren inguruko informazio guztia jasotzeko.
Matchday Live saioak partidaren aurreko irudiak eta zelaiko beroketa ariketak eskainiko ditu, baita protagonistekin soropilean bertan egingo diren elkarrizketak ere. Partidan zehar, norgehiagokaren zuzeneko audio-kontakizuna izango da entzungai, eta, partida amaitzean, protagonisten lehen adierazpenak jasoko dira.
ATHLETIC CLUB–ATLETICO DE MADRID PARTIDA JARRAITU ATHLETIC PLAY-N
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Atlético de Madrid


