
Griffin Core Solutionsek emakumezkoen Athletic Clubekiko duen apustua indartu du
Griffin Core Solutionsek emakumezkoen Athletic Clubekiko duen apustua indartu du
Enpresa aeroespazialak neskekiko konpromisoa zabaldu du, eta entrenamendu-ekipamenduaren babesle nagusi bihurtu da
Griffin Core Solutions-ek emakumezkoen Athletic Cluben aldeko apustua indartu du eta proiektu zuri-gorriarekin duen lotura handitu du. Ingeniaritza eta zerbitzu aeroespazialen enpresa entrenamendu-ekipamenduaren babesle nagusi bihurtu da, aurreko denboraldian hasitako harremanean beste urrats bat emanez.
Horrela, Griffin Core Solutions-en logotipoak presentzia nabarmena izango du emakumezkoen lehen taldearen entrenamendurako arropan, eta joko-ekipamenduko praken atzeko aldean ere agertzen jarraituko du.
Akordio berri honek Griffin Core Solutions-ek Athletic Club emakumezkoen taldearen kirol- eta erakunde-proiektuan duen konfiantza islatzen du, baita Lehoien hazkundean laguntzen jarraitzeko duen borondatea ere.
Eskerrik asko, Griffin Core Solutions!
